Udal-webgunean dagoen eredua deskargatu eta bete ondoren (16 urte edo gehiago dituzten etxeko egoiliar guztien sinadurakaz eta NANakaz), posta elektroniko honetara bidali beharko da: sac@gorliz.eus. Ondoren, eskaera egiteko erabili den helbide elektroniko berera bidaliko da errolda ziurtagiria.
Luzamenduak lortzeko baldintza orokorrak ohiko etxebizitzaren hipotekagaz bermatutako mailegu edo kreditu kontratuei aplikatzen zaie, baldin eta zorduna zaurgarritasun egoera jakin hauetan badago:
- Hipotekaren zorduna langabezian gelditzea edo, enpresaria edo profesionala bada, diru sarrera edo salmenten galera handi bat jasatea (gutxienez % 40koa).
- Eskaera egin aurreko hilabetean, familia unitateko kide guztien diru sarrerak ez izatea OAEAP baino hiru bider handiagoak (1.653,52 euro). Muga hori handitzen joango da familia unitateko pertsona nagusien, adin txikikoen eta ezgaitasuna duten pertsonen arabera.
- Hipoteka zorra eta oinarrizko gastu eta hornidurak familia unitatearen diru sarrera garbien % 35 baino handiagoak izatea.
- Osasun larrialdiaren ondorioz, familia-unitateak aldaketa esanguratsua jasatea bere egoera ekonomikoan etxebizitza bat eskuratzeari dagokionez. Hori gertatuko da hipotekak familiaren errentan duen karga gutxienez 1,3 bider handiagoa denean.
Luzamendu-eskaerak aurkezteko epea alarma-egoera bukatu eta hamabost egunera amaituko da.