Koronabirusa Uribe Kostan

Dendarientzako maskarak banatu ditu Plentziako Udaltzaingoak

Unai Brea 2020ko api. 8a, 20:06

© PLENTZIAKO UDALA

Plentziako udaltzainek koronabirusaz babesteko 35 maskara banatu dituzte herriko 23 denda txikitan, bertako Udalak jakinarazi duenez. Ajangizko enpresa batek egindakoak dira maskarak.

Hain zuzen ere, Maier enpresak Uribe Kostako Mankomunitateari emandako sorta batekoak dira dendariei banatutako maskarak. "Gaur inoiz baino garrantzitsuagoa da merkataritza txikiko langileak babestea. Eta laguntza neurri osagarri gisa, maskara hauen bidez, lehen lerroan dauden bizilagunen segurtasuna indartzen lagundu nahi dugu, kutxen eta erakusmahaien atzean, egunez egun, elikagaien salmenta bezalako ezinbesteko zerbitzua eskaintzen ari baitira", adierazi du Elixabete Uribarri alkateak.

Bide batez, udaltzainen lana goratu du Uribarrik: "Hamabi orduko txandak egiten ari dira, zirkulazio eremuetan kontrolak egiten, herritarrei arreta ematen, kalteberatasun egoeran dauden pertsonei dei egiten, telefono interesgarriak megafonia bidez zabaltzen...", zehaztu du Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun