Zaintza sareak defendatu, sustatu eta hauspotu:
Plentziako Udalak bat egitea Gurutze Gorriak, Gorlizko Udalak eta Gorliz Plentzia Zaintzak sareak osatu koordinazio egituran eta baliabideak jartzea zaintza sare honen esku.
Herrirako proposamenak:
Udal funtzionamendua
- Zerbitzu minimoen definizioa.
- Funtzionamendu politikoa Krisi mahaia osatu: profil tekniko eta politikoekin.
- Telelana.
- ERTEak ekidin.
- Kontratuen eteteak ekidin.
- Segurtasun neurriak eta EPIak langileentzat.
Garbiketa protokoloak berrikusi
Neurri Sozialak
- Plentziarren beharren diagnostikoa eskatu teknikoei.
- Enpleguaren galera eta prekarizazioa ekidin.
- Indarkeria matxistaren biktimen gainean egon.
Neurri Ekonomikoak:
Udal kontuen 400.000 euro krisi hau konpontzera bideratzea.
Familientzat:
- Ikastetxeen eta eguneko zentroen itxieraren ondorioz sortutako zaintza lanak ordaintzeko laguntzak bideratzea.
- lanpostuen galera edo ERTEak jasan dituzten familientzako alokairuaren ordainketa arintzeko 1.000 euroko laguntza.
Enpresentzat:
- Txikizkako komertzio nahiz ostalaritzako establezimenduen eta antzekoen itxieraren ondorioz sortutako kalteak arintzeko 1.000 euroko diru laguntza.
- Merkataritza mahaiaren eta merkataritza teknikariaren babes osoa.
- Zergen ordainketa epea luzatu eta kenkariak sortu.
- Langabetuen errolda berpiztu eta berritu.
Bestelako neurriak:
- Ekitaldien Agenda moldatu, dena bertan behera ez uzteko.
- Kontratuak badaude hauek ez eten.
- Mataderoko azoka mantendu.