Koronabirusa Uribe Kostan

Udalerrian kontsumitzeko kanpaina abiatu dute Plentzian

Erredakzioa 2020ko api. 16a, 17:18

Plentziako Udaltzaingoa maskarak banatzen ibili da egunotan udalerriko merkatarien artean. © PLENTZIAKO UDALA

Egunotan zabalik dauden udalerriko dendetan kontsumitzea bultzatzeko asmoz, katalogo bat osatu dute Plentziako Udalak eta Merkatarien Elkarteak.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, tokiko saltokiei laguntzeko kanpaina jarri dute martxan Plentziako Udalak eta Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteak. Orain Plentzia izena duen egitasmoak udalerriko dendetan erosketak bultzatu gura ditu; horretarako, une honetan zabalik dauden establezimenduen informazioa eskaintzen hasi dira, erosketa "segurua, kalitatezkoa eta hurbilena" gertuko dendena dela azpimarratuta.

Kanpaina hori konfinamendu egoera indarrean dagoen bitartean egongo da martxan. Hala, merkatalgune eta etxez etxe banatzeko zerbitzua duten denden katalogoa osatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun