Koronabirusa Uribe Kostan

Sorgina Txirulinak streaming bidezko saioa eskainiko du martitzenean

Erredakzioa 2020ko api. 20a, 10:35

Hitzordua bihar, martitzenean, izango da, arrastiko 5:00etan. Horretan, musikaz lagundutako ipuinez gozatzeko aukera izango dute umeek, hurrengo estekaren bidez: www.pscp.tv/SorginaTxirulina.

Ipuin kontalarien zuzeneko saio bat antolatu du Plentziako Udalak biharko, martitzenerako. Sorgina Txirulinak online eta doan eskainiko du saioa, istorioak eta narrazioak musikaz lagunduta. Hitzordua 17:00etan hasiko da eta Periscoperen bidez jarraitu ahal izango da, zuzenean.

Musikatutako ipuin horietaz gozatu gura duten umeek ordenagailu, tablet edo smartphone baten bitartez egin ahal izango dute. Horretarako, ez da beharrezkoa izango inolako aplikaziorik deskargatzea, nahikoa izango da linkari klik egitea.

Erlazionatuak

Umeek gurasoei euskaraz irakasteko ipuinak

Iker Rincon Moreno 2019 urt 16 Sopela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun