Zabaldu duten oharra:
Gabon ohikoaren ordez Egun on esatearena komunikatu hau irakurtzeko trantze aspergarria pasatu nahi ez duenarentzat ohar txikia besterik ez da. Paragrafo honetatik harago irakurri nahi ez duzuenoi, lau hitz: bederatzigarren edizioa bertan behera.
Arratsalde eta gau ederretako jaialdia izan da Mikrofilm, ezagun zein ezezagunen arteko topaketa, urruntze araurik gabe eta modu erlaxatu batean tentsio onaz -gidoi on batek eragiten duenaz- elkarrekin gozatzeko sortua. Zoritxarrez, aurtengo tentsioa fikzioa alde batera utzi eta benetan izorratzera, banatzera eta suntsitzera etorri den Mikroorganismo batek jarri du, bai, paradoxikoki gu berrerosteko edo hobetzeko ere aukera eman diezagukeena, baina batek daki...
Azken eskaera bat. Behin komunikatua hau irakurrita eta kalera irten aurretik pasa zaitez komunetik, gogoratu 45 segundoan eskuak garbitzea, ez zaitzala nahasteak harrapa eta serieko Mikro-hiltzailearen konplizea bihurtu. Gaizkile ala polizia, zuk aukeratu. Hala eta guztiz ere, gustukoa izango duzu aukeraketa mota hau, bestela lehenengo paragrafoa bakarrik irakurriko zenukeen.