- Lehenengoa. Hondartzaren erabilera dinamikoa izatea, hau da hondartzara joatea bainu bat hartzera eta paseatzera bakarrik, gomendatutako gehieneko orduak 3 izanik. Horrela erabaki da, hondartzaz gozatzeko pertsona guztien eskubidearen alde egiteko eta hondartzaren okupazio-maila altuak ekiditeko, horrek erabiltzaileen osasuna arriskuan jar dezakeelako.
- Bigarrena. Debekatu egiten da hareatzan banakako eta taldeko kirola edo jokoak egitea 11:00tatik 20:00etara, batez ere pilota edo antzeko osagarriak erabiltzen direnetan, adibidez: palak, futbola, petanka, besteak beste.
- Hirugarrena. Ezingo dira eguzkitakoak, aulkiak, hamakak, koltxonetak eta abar eraman, behar-beharrezkoa dela uste denean izan ezik.
- Laugarrena. Osasun-agintariek COVID-19 prebenitzeko ezarritako segurtasun eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira, eta, bereziki, gutxienez bi metroko segurtasun-distantzia mantentzeari buruzkoak, edo, halakorik ezean, babes fisikorako, eskuen higienerako eta maskarak ordezko neurriak. Horretarako, taldeak hamabost pertsonakoak izan beharko lirateke gehienez, bizikideen kasuan izan ezik.
- Bosgarrena. Debekatuta dago kai-muturrera eta itsasadarraren bokaleko gunera, kai-muturraren ondoan, sartzea.
- Seigarrena. Itsasadarraren ibilbide osoan bainua debekatuta dagoela gogorarazten da, Puente Pinto eta Portuko eremua barne.
- Zazpigarrena. Udal agintariek hondartza jendez hustu ahal izango dute edo horietara sartzeko mugak jarri ahal izango dituzte. Horretarako, aintzat hartuko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuko langileen jarraibideak edo beste bitarteko batzuen bidez lor daitezkeen datuak, hondartzaren okupazio-mailak erabiltzaileen osasuna arriskuan jar dezakeela ikusten bada.