Koronabirusa Uribe Kostan

Plasentia de Butron museoa, zabal-zabalik

Erredakzioa 2020ko eka. 17a, 10:28

Plasentia de Butron museoa irekita dago berriro ere, COVID19ak eragindako osasun-krisiaren aurrean prebentziozko neurri gisa, hiru hilabetez itxita egon ondoren. Hala, Plentziako historian eta itsasoagaz duen harreman estuan murgildu gura duten pertsona denek hiribilduko alde zaharrean dagoen gune kultural hori bisita dezakete daborduko. Zerbitzu hori dagozkion segurtasun-neurri guztiakaz jarri da martxan berriro, eta BizkaiKOAk, Bizkaiko Foru Aldundiko Museo eta Aretoen Sareak, emandako jarraibideen arabera aplikatu dira.

Plasentia de Butron museoak bere jarduerari heldu dio berriro, edukiera segurtasun-distantziak bermatzeko egokituz. Bisitariek maskara eraman behar dute eta eskuak garbitzeak duen garrantzitsua gogoraraziko zaie; horretarako, sarreran hidrogel higienizatzailea jarriko da. Era berean, seinaleak areagotu dira, instalazioetatik hobeto eta seguruago ibiltzeko.

Segurtasun-distantziak gordetzeko, eta erakusketa-aretoen tamaina kontuan hartuta, oraingoz ez da bisita gidaturik eskainiko taldeentzat.

Museo honen ordutegia honako hau da:

  • Eguazten, eguen eta barikua: 16:30etik 20:00etara.
  • Zapatua: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Domeka: 11:00etatik 14:30era.

Ordutegi hori uztailaren 2ra arte mantenduko da, orduan sartuko baita indarrean udako ohiko ordutegia.

 
 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun