Koronabirusa Uribe Kostan

Online bidez emitituko du Plentzia Telebistak San Juan gaua

Erredakzioa 2020ko eka. 23a, 19:01
Plentziako San Juan gaua, artxiboko irudian.

Modu berezian ospatuko dute aurten San Juan gaua Plentzian. Izan ere, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, ohiko jaia bertan behera utzi eta online bidez disfrutatu ahalko da gaur, ekainaren 23an, Plentziako jai batzordearen eta Plentzia Telebistaren elkarlanari esker. Iluntzeko 21:00etan eskainiko dute saioa, zuzen-zuzenean.

Aurreko egunetan, norberak bere desioak eta eskariak egiteko aukera egon da, ekainaren 20tik 22ra bitartean, Urila, Gorrondona, Gerezi eta Batelan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun