Udalak higiene eta segurtasun neurri zorrotzak hartu ditu gaur egungo egoerari aurre egin ahal izateko. Hala, besteak beste, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da uneoro eta gehienez bi pertsonarentzako lekua egongo da bulegoetan.
Udaltzaingoa ere, zabalik
Udaltzaingoari dagokionez, arreta-ordutegia hurrengoa da: astelehenetik barikura, 07:00etatik 22:00etara eta aste-akabuetan, 09:00etatik 21:00etara.