Plentziako Traineru Baltza Arraun Klubaren trainerua izan da beteranoen Garbiker banderaren irabazleetako bat

Erredakzioa 2020ko uzt. 19a, 18:01

Plentziako trainerua, gaurko estropadan. © BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Apirilaren 25ean egitekoa zen Beteranoen Lehenengo Arraun Topaketa, baina bertan behera geratu zen COVID-19 pandemia zela eta. Horren ordez Garbiker bandera egin dute asteburuon Santurtzin, Arraunlari Beteranoak Bilbao taldeak antolatuta. Plentziako Traineru Baltza Arraun Klubaren traineruak irabazi zuen zapatuko proba, ziaboga bakarreko erlojuz kontrako estropada.  

Bizkaiko Foru Aldundiak bidalitako prentsa-oharrean azaldu dutenez, "hondakinen kopurua murrizteko premia sustatzeko" antolatu du Garbikerrek, "guztion artean Bizkaia jasangarriago bat lor dezagun".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun