Plentziako Udalak martxoan itxi behar izan zituen instalazioak, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren aurrean prebentzio neurri gisa. Orain, liburutegiak ateak irekiko dizkie berriro erabiltzaile guztiei, beharrezko segurtasun- eta higiene-neurri guztiak hartu ondoren.
Eskainiko diren zerbitzuei dagokionez, liburuak maileguan hartu eta aretoan irakurtzeko aukera izango da. Era berean, gogorarazi dute liburutegia ELSNn (Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalean) sartuta dagoela, eta horrek EAEko ia liburutegi guztietarako sarbidea ematen duela. "eLiburutegia" zerbitzuari esker, erabiltzaileek 7.000 liburu baino gehiago eskura ditzakete. Zerbitzu hori erabiltzeko, beharrezkoa da bazkide izatea eta zure gakoa eskatzea.
Liburutegiak hurrengo ordutegia izango du abuztuan: astelehenetik barikura goizez, 10:00etatik 14:00etara; eta arrastiz, 16:00etatik 19:00etara. Edozein kontsulta egiteko, harremanetan jartzeko bide hauetakoren bat erabil daiteke: 94 677 53 14 telefono-zenbakia eta liburutegia@plentzia.eus helbide elektronikoa.
Aipatutako protokoloari dagokionez, erabiltzaileek erabilera-arau hauek izan beharko dituzte kontuan:
- Nahitaezkoa da MASKARA erabiltzea.
- ESKUAK GARBITU SARTZEAN. Gel hidroalkoholikoaren banatzaile bat aurkituko duzu sarreran, igogailuaren eta eskaileraren artean.
- Mahaietan gel botilak aurkituko dituzu, behar duzun guztietan erabil ditzazun.
- IGOGAILUAN IGO eta ESKAILERATIK JAITSI.
- Ezin izango dira liburuak apaletik zuzenean hartu, liburutegiko langileei eskatuko zaizkie edo aldez aurretik erreserbatuko dira.
- Errespetatu erabiltzaileen eta erabiltzaileen arteko DISTANTZIA-MARKAK.
- Errespetatu ikasteko egokitutako LEKUAK. Esertzeko eta erabiltzaileen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz jarri diren aulkiak aurkituko dituzu. Gainerako eserlekuak prezintatuta daude. EZ ALDATU AULKIAK LEKUZ.