"Herritar guztioi gogorarazi nahi dizuegu AURTEN EZ DIRELA OSPATUKO SAN ANTOLIN JAIAK", dio agiriak, mezu nagusia letra larriz nabarmenduta. Honenbestez, jai-giroko inolako talde-ekitaldirik ez egiteko deia zabaldu dute, "ez publikorik ez pribaturik".
Era berean, lokaletan zein kalean ez pilatzeko saiakera egin beharra dagoela adierazi dute talde politiko biek. "Orain lehentasuna da segurtasuna eta osasuna bermatzea gure zahar eta umeei, gure herritar guztiei".