Koronabirusa Uribe Kostan

Arkote arraun-taldeak ez du parte hartuko Kontxako sailkapen-estropadan, arraunlari batek positibo eman ondoren

Erredakzioa 2020ko ira. 3a, 09:23

Plentziako Arkote arraun-taldeak jakinarazi duenez, astelehen gauean COVID-19 kasu positibo bat atzeman zuten mutilen senior taldean. Azaldu dutenez, kutsatutako arraunlariak ez du parte hartu azken egunotako entrenamenduetan, ezta azkenengo estropadetan ere. Hala ere, taldeak iragarri du kirolari denak euren etxeetan konfinatuta daudela. Kutsatutako laguna egoera onean dagoela azpimarratu dute.

Plentziako Arkote arraun-taldeak jakinarazi duenez, astelehen gauean COVID-19 kasu positibo bat atzeman zuten mutilen senior taldean. Azaldu dutenez, kutsatutako arraunlariak ez du parte hartu azken egunotako entrenamenduetan, ezta azkenengo estropadetan ere. Hala ere, Osasun Sailak markatutako ildoei jarraituta, aztarnariak kirolari horren inguruko pertsonakaz kontaktuan jarriko dira, baita senior taldeko beste arraunlariakaz ere, prebentzio neurri gisa. Bitartean, taldeak adierazi duenez, euren etxeetan konfinatuta daude.

Egoera honen aurrean, Arkote arraun-taldeak iragarri du ezin izango dutela parte hartu gaur jokatzekoa den Kontxako sailkapen-estropadan. Hori dela eta, Plentziako taldeak amaitutzat eman du 2020ko arraun-denboraldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun