Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, hondartzara joan ziren ertzainek ikusi zuten susmagarriak telefono bi, bateria bi eta hainbat txartel zituela, hondartzan bertan ordu batzuk lehenago lapurtutakoak. Antza, jendea uretara joateko zain egoten zen, mugikorrak hartzen saiatzeko.
Atxilotua Ertzaintzaren egoitza batera eroan zuten, eta epaitegira eroango dute datozen orduetan.