Bisita gidatuak urrian egingo dira museoaren ordutegiaren barruan, zehazki, eguazten eta eguenetan (11:00-14:00) eta bariku eta zapatuetan (11:00-14:00 eta 17:00-20:00). Bisitek 20 minutuko iraupena izango dute, euskaraz zein erdararaz egiteko aukera egongo da eta leku kopurua mugatua izango da (gehienez 6 pertsona, 3 solairu bakoitzeko), beraz, parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 946 773 725 telefonora deituz edo contacto@museoplentzia.org helbidera idatziz. Sotak jakinarazi digunez, daborduko ia-ia bisita denak beteta daude, beraz adi ibili eta egin erreserba ahalik eta lasterren.