“PlentziaLan pertsonetan oinarritutako proiektua da, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu nahi dituzten bizilagun guztiei laguntzeko ekimena. Baliabide guztiak ustiatzen lagunduko diegu. Plentziarren enplegagarritasuna eta lan aukerak hobetzen lagunduko duen programa da”, adierazi du Iñaki Saenz de la Fuente Udaleko Enplegu zinegotziak. Era berean, Saenzek esan du pandemiaren eragin ekonomikoa nabaria dela udalerriko enplegu-tasan. Bere ustez, lana galdu duten pertsonek inoiz baino gehiago behar dute tokiko administrazioa haien ondoan egotea, lana bilatzen laguntzeko edo une zail hauetan beraien beharrizanak entzuteko.
Programak, zentzu horretan, teknikari bat izango du, orientazio eta akonpainamenduan aditua dena, interesatuei euren potentzialtasuna aurkitzen laguntzeko ardura izango duena. Horretarako, bakarkako orientazio edo tutoretza-saioak egingo dira, eta hurrengo alderdiak landuko dira: motibazioa, jarrera, gaitasun pertsonalak, norbere burua ezagutzea, erlaxazio teknikak, emozioen kudeaketa, lana bilatzeko teknikak, helburu profesionalak, lan merkatua eta laneko elkarrizketak, besteak beste.
Tutoretza-saioak goizez egingo dira, 09:00etatik 15:00era, martitzenetan eta eguenetan. Izena emateko edo informazio gehiagorako garapena@plentzia.eus helbidera mezu bat bidal daiteke edo 946 774 199 eta 617 260 330 telefonoetara deitu.