Plentziako Udalak ez ditu portuko zuhaitzak kenduko

Erredakzioa 2021ko ots. 4a, 09:31

Areatza kalea berritzeko lanak egiten ari dira. © PLENTZIAKO UDALA

Azken egunotan sare sozialen bidez Plentzia eta Gorliz arteko Areatza kaleko bananondoak kenduko dituztela zabaldu da, baina Plentziako Udalak hori ezeztatu du, eta 18 zuhaitzak mantenduko dituztela jakinarazi du.

Areatza kalean egiten ari diren lanen ondorioz bertako bananondo-zuhaitzak kenduko dituztela zabaldu da sare sozialetan, baina Plentziako Udalak hori ezeztatu du, eta arbola guztiak mantenduko dituztela jakinarazi du. Kalearen hornidura, zoladura eta seinaleak berrizteko lanak egiten ari dira, baina horiek ez diete aipatutako bananondoei eragingo.

Udal-iturriek sare sozialen bidez adierazi dute horrelako zurrumurruak deitoratzen dituztela, eta salatu dute horrelako mezuak, herritarrak nahasi eta desinformatzeaz gain, gobernu-taldearen kudeaketa "zikintzeko" helburua dutela.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun