Plentzian neguko arropen bilketa solidarioa egingo dute errefuxiatuei laguntzeko

Erredakzioa 2021ko ots. 4a, 14:03

Artxiboko irudia.

Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Izanik elkarteek errefuxiatuentzako neguko arropen bilketa-solidarioak egingo dituzte otsaileko egunetan Plentziako parrokia-etxean. 

Bilketa solidarioa eguenero egingo dute, 18:00etatik 20:00era. Elkarteek batez ere mantak, mutilentzako neguko arropak, zapatak, motxilak eta jakak beharko dituztela adierazi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun