Plentziako Udalak Ontziola plazako komunak berritu ditu, eta, horretarako, besteak beste, sabaiak margotu, baldosak berritu eta ateak konpondu eta margotu ditu.
Komunok egunero daude zabalik, 09:00etatik 20:00etara, eta Udalaren ardura da horiek garbi mantentzea. Berritze-lan horiek baliatuta, udal-ordezkariek dei egin diete herritarrei zerbitzua egoki erabil ditzaten.