2021/02/27 17:00:00

Umeentzako jarduerak

Inauterietako umeentzako tailerrak

Inauterietako umeentzako tailerrak
Jai Alai Frontoia, Plentzia
Plentziako Udalak, Kultura sailaren bitartez, umeentzako inauterietako tailerrak antolatu ditu zapatu honetarako, otsailaren 27rako. Tailerrak Jai-Alai frontoian izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Sarrera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da 671 559 934 telefonora deituz, otsailaren 25ean eta 26an, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Osasun arloko agintariek COVID-19 prebenitzeko ezarritako segurtasun eta higiene neurri guztiak errespetatuko dira.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun