Erribera kalea moztuko dute datorren astean, behin-behinean

Iker Rincon Moreno 2021ko eka. 2a, 09:21

Plentziako Udalak jakinarazi duenez, saneamendu-sarean egingo diren lanak direla-eta Erribera kalean zirkulazioa etengo da ekainaren 7tik 11ra bitartean, 08:00etatik 18:00etarako ordutegian. Ohartarazi dutenaren arabera, ezinbestekoak diren sarrera-irteerak Ontziola plazatik egiteko aukera egongo da, betiere Udaltzaingoari –946 773 310 telefonora deituta– aurretiko jakinarazpena eginda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun