2021eko udako kultur egitarauak

Udako kultur jarduerak antolatu dituzte Plentzian ekainerako

Erredakzioa 2021ko eka. 9a, 14:01
Busker Juice taldeak kontzertua emango du ekainaren 19an. © BUSKER JUICE

Plentziako Udalak kaleko antzerkia, ipuin kontaketa, musika eta liburu-aurkezpena kultur jarduerak antolatu ditu, hilabete honetako zapatuetan egingo direnak. Ikuskizun batzuek edukiera mugatua izango dute, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da bertaratzeko.

Ikuskizunen programa Plentziako Udalaren webgunean dago eskuragarri, lotura honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun