Plentziako Udalak jolas tradizionalak margotu ditu eskolako patioan

Erredakzioa 2021ko uzt. 6a, 11:51

© PLENTZIAKO UDALA

Ispiluak, Twister, barraskiloa alfabetoagaz, Jump, trukemea, trukeme hirukoitza, oinak, labirintoa eta hiru marra bezalako jolasak margotu dituzte Plentziako eskolan.

Plentziako Udalak betiko jolasak margotu ditu herriko eskolako jolastokian. Gune horren erakargarritasuna eta estetika hobetzeaz gain, esku-hartze horren helburua da umeen artean jarduera fisikoa eta talde-jokoa sustatzea, eta trebetasuna zein psikomotrizitatea bultzatzea.

Irailean, ikasleak eskolara itzultzen direnean, kolorez betetako hamar jolas tradizional berri horiek aurkituko dituzte lurzoruan: ispiluak, Twister, barraskiloa alfabetoagaz, Jump, trukemea, trukeme hirukoitza, oinak eta labirintoa, besteak beste.

Jolas horiek margotzeko lanak maiatzaren amaieran burutu zituzten, eta, horretarako, Udalak 3.103 (BEZa barne) euro inbertitu ditu.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun