2021eko udako kultur egitarauak

Plentzian ez da udako jairik egongo

Ander Zarraga 2021ko uzt. 9a, 10:59

Jairik ez, baina udan kultura ekintzak antolatuko dituzte Plentzian. © PLENTZIAKO UDALA

Udalak eta jai batzordeak iragarri dute uda honetan ere ez dela jairik egongo, eta nabarmendu dute izurritearen egoera kontutan hartuta erabakirik "arduratsuena" dela. Hala ere, udaldian zehar kultur ekintzak programatuko dituztela iragarri dute.

Azken asteotako bileren ostean, Plentziako Udalak eta jai batzordeak erabaki dute aurten ere ez direla udako jaiak ospatuko. Azaldu dutenez, "penaz hartu behar izan dugun erabakia da, baina bizi dugun egoera epidemiologiko larriaren aurrean, arduratsuena jaiak ez ospatzea da". 

Hala ere, Udaleko Jaietako Sailak eta jai batzordeak jakinarazi dute elkarlanean aritu direla Kultura Sailagaz eta udalerriko hainbat gizarte eragilekaz batera, udaldia animatu eta dinamizatzeko helburuagaz. Hala, irailera arte adin guztietarako jarduerak antolatuko dituztela iragarri dute.

Horretarako, zehaztu dute formatu murriztuakaz egingo dutela lan, edukiera mugatuakaz, eta hitzordu guztietan COVID-19aren aurkako protokoloak ezarriko dituzte, unean-uneko osasun-araudia eta gomendioak zorrotz betez.

Egitaraua (PDF 1,09MB):

  • Uztailak 13, 14 eta 15: Plentzia eta Uribe Kostaren historiaren XIII Jardunaldiak
  • Uztailak 15: "Gora Kasete" familientzako ikuskizuna
  • Uztailak 16: "Poesia eres tú, Bécquer", Iñaki Urrutiarekin.
  • Uztailak 27: "Puro Relajo" taldearen kontzertua
  • Uztailak 27, 28 eta 29: Kantauriko itsas kulturaren III Kongresua.
  • Uztailak 30: "Petit Comité" taldearen kontzertua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun