Plentziak omenaldia egin dio Lucía Basterori, ia 20 urtez eskolan aritu ondoren

Erredakzioa 2021ko aza. 8a, 11:23

© PLENTZIAKO UDALA

Plentziako Udalaren eta udalerriko eskolaren ikasle, zuzendari eta langileen taldetik omenaldia jaso zuen joan den astean aurten erretiroa hartuko duen Lucía Bastero irakasleak, ia bi hamarkadatan plentziarren belaunaldi ezberdinak hezi ondoren. Ekitaldi horretan, Elixabete Uribarri alkatea eta Nieves San Sebastian zinegotzia izan ziren, eta, "herri osoaren izenean", opari txiki bat eman zioten, "bere dedikazioa, konpromisoa eta profesionaltasuna eskertzeko".

Udal iturriek zabaldu dutenez, omenaldi horren bitartez, "hezkuntza-sistemako funtsezko piezak diren gure irakasleek egiten duten lan handia aitortu nahi izan da". Eskolako ordezkariek balioan jarri dute Lucíak 2003an eskolara iritsi zenetik erakutsi duen kidetasuna eta inplikazioa, bai familiakaz eta ikasleakaz, baita ikastetxeko irakasle eta langileakaz ere: "Oso lankide ona eta langile nekaezina".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun