Plentziako artisau azokan postuak jartzeko eskabideak zabaldu dituzte

Erredakzioa 2021ko aza. 8a, 15:03

Aurreko edizioetako azoka baten irudia. © BRANDARI

Plentziako Udalak gutxienez 21 postu izango dituen azoka antolatzeko asmoa dauka, eta, horretarako, eskaerak egiteko deialdia zabalik jarri du azaroaren 25a arte. Hilean behin, 10:30etik 14:00etara bitartean egingo den merkatu horren helburua da artisauentzako erreferentziazko gune bat ezartzea, eta tokiko ekoizpen zabala eta askotarikoa sustatzea.

Artisauak sustatzeko eta ikusarazteko apustua egin gura du Plentziako Udalak; horretarako, udal-gobernuak deialdi berri bat ireki du hilean behin antolatuko duten artisautza azoka berrian postuak jartzeko lizentziak esleitzeko, gutxienez 2023ko errege eguneko azokara arte. Azpimarratu dutenez, eskabideak aurkezteko epea azaroaren 25era arte egongo da zabalik.

"Azokan parte hartu ohi duten artisauen egoeraren erregularizazioa optimizatzeaz gain, gure helburua tokiko ekoizpen zabal eta askotarikoa sustatzea da, eta Plentzia artisautzari balioa ematen dion leku gisa finkatzea, aisia eta kontsumo arduratsu, iraunkor eta osasungarriaren eskaintza aberastuz", azpimarratu du Elixabete Uribarri Plentziako alkateak.

Artisautza azokak 21 postu izango ditu gutxienez, horietatik bost elikadurakoak eta gainotzekoak artisau-lanbideen errepertorioaren araberakoak. Produktu mota bakoitzeko gehienez hiru postu egotea lehenetsiko dute, baina interesdunen eskariaren eta, hala badagokio, hutsik dauden postuen kopuruaren araberakoa izango da. Bestalde, postuen kopuru hori aldatu ahal izango da osasun-egoeraren eta azoka kokatzeko espazioen arabera, besteak beste.

Zehaztu dutenez, azokak hilean behin egingo dira eta publikoari saltzeko ordutegia 10:30etik 14:00etara izango da. Interesa duten artisauek honako lote hauek aurkez ditzakete:

  • 1. Lotea: Martxoa, Ekaina, Iraila eta Madalen Eguna.
  • 2. Lotea: Apirila, Uztaila, Urria eta Errege eguna.
  • 3. Lotea: Maiatza, Abuztua, Azaroa eta Gabon eguna.

Pertsona fisiko naiz juridiko interesdun bakoitzak salmenta-postu bakarra aukeratu ahal izango du, eta, eskaeran, lehentasuna eman beharko die lortu nahi dituen loteei. Postuak puntuazio-ordenaren arabera esleituko dituzte, dagozkien oinarrietako 4. puntuan deskribatutako balorazio- irizpideen arabera.

ESKAERAK ETA BALDINTZAK

Eskaera egiteko aurkeztu ahalko dira artisau-jarduera bat egiten dela egiaztatzen duten eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituzten pertsona fisiko eta juridikoak . Ezinbesteko baldintza izango da erakusten edo saltzen diren artikulu guztien egilea eta ekoizlea izatea eta berauek artisau eran prozesatuak egotea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, ebazpena Plentziako Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; horretarako, eskaera-eredua formalizatuko da. Eredua udalaren webgunean bertan egongo da eskuragarri, aurkeztu beharreko dokumentazioagaz batera.

Izena emateko moduak honako hauek izango dira:

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun