"Plentzia kolorez beteta" liburua aurkeztu eta banatuko dute eguenean

Erredakzioa 2021ko aza. 10a, 12:54

Nuria Hache ilustratzaileak egindako Plentzia kolorez beteta koloreztatzeko liburu ilustratua aurkeztuko dute bihar, eguenean, Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Lan horren helburua da haurrak koloreztatuz olgetan ibil daitezen eta, aldi berean, hiribilduko historiara hurbiltzea.

Liburuak udalerriko eguneroko leku enblematikoak islatzen ditu, "marrazki dibertigarri eta atseginen bidez". Aurkezpenaren ostean, liburuaren aleak banatuko dituzte bertaratuko diren guztien artean, doan. Ondoren, eskuragarri egongo dira Goñi Portalen eta turismo bulegoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun