Aste-akabuko Kai Nakai eta Nøgen taldeen kontzertuak Plentziako eskolan egingo dituzte

Erredakzioa 2021ko abe. 2a, 12:17

Aurreikusten den eguraldi txarra dela eta, aste-akabu honetan, Plentzian egingo dituzten Kai Nakai eta Nøgen taldeen kontzertuak ikastetxeko patioan egingo dituzte, Txipio auzoan. Euskaraz Blai Astearen baitan egingo dituzten kontzertuetara joateko sarrera doakoa izango da, baina, aldez aurretik, Goñi Portalen edo Plentziako turismo bulegoan eskuratu behar dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun