Plentziako "Olentzero eta Mari Domingi" antzezpenera joateko sarrerak eskuratu beharko dira

Ander Zarraga 2021ko abe. 16a, 13:53

Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria Plentzian. Artxiboko irudia.

Plentziako Olentzero eta Mari Domingi antzezpenerako sarrerak eskuratzeko epea zabalik egongo da abenduaren 22ra arte. Udalak jakinarazi duenez, "aurtengo egoera epidemiologikoa kontutan hartuta", eta sarbidea kontrolatzeko eta COVID ziurtagiria eskatu ahal izateko, ikuskizuna Jai Alai frontoian egingo dute. Ateak 18:00etatik 18:30era egongo dira zabalik.

Urtero legez, Olentzero eta Mari Domingi antzezpena egingo dute Plentzian, abenduaren 24an. Gabonetako ikuskizun berezi honetan pertsonaia mitikoei ongietorria egingo diete Plentziako Jai Alai frontoian.

Bertaratzeko, abenduaren 22ra arte eskuratu ahalko dira sarrerak Goñi Portalen, edo honako lotura honetan. Epez kanpo izena eman gura dutenek zuzenean deitu beharko dute Goñi Portalera, 946 775 541 telefono zenbakira, horiek geratzen diren galdetzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun