Echevarriak, gehienetan, tinta beltza edo urdina erabiltzen du paper zuriaren gainean, baina urre- edo zilar-koloreak ere erabiltzen ditu atzealde ezberdinakaz, «oso abstraktua geratzen da, eta nik arrainakaz egin arren, beste mila gauzakaz ere berdina egin daiteke». Kontatzen duenez, arrain berezi hauek lamina edo koadroetan jartzen hasi bazen ere, jendeari hainbeste gustatu zitzaizkion, orain, jantzietan eta bestelakoetan jartzen hasi dela.
Sortzen dituen produktuak azoketan saltzen ditu, baina, horretaz gain, Sopelako Cienpies eta Plentziako Makuto zapata-dendetan ere ditu salgai. Dioenez, txelba arraina bihurtu da bere lanaren logoa.
Almudena Echevarriak egindako lamina eder bat irabazi gura duzu? Bada, bat zozkatzen dugu; egin klik hemen eta parte hartu zozketan!