Portaera bandalikoak gaitzetsi eta ekintza bandalikoakaz bukatzeko, Plentziako Udalak jakinarazi du padel-pistetako erreserba-ordutegia aldatuko duela: aste barruan pista 21:30ean itxiko dute eta aste-akabuetan 20:30ean; aldiz, goizez, pistak 09:30ean zabalduko dituzte egunero.
Horretaz gain, Udalak gogorarazi du padel-pistak publikoak eta plentziar guztienak direla, eta kirol-instalazioak zaintzeko eta errespetatzeko eskaera egin du. "Horrelako gertakariek, azpiegituretan kalteak eta zikinkeria eragiteaz gain, eragozpenak eragiten dizkiete plentziarrei, pistaren erabilerari zuzenean eragiten baitiote", adierazi dute.