Atzo, urtarrilaren 12an, Santanderren egin zen olatu handien txapelketan nagusitu zen Gonzalez birritan puntuazio ia perfektua eskuratu ondoren. La Vaca Gigante txapelketa sei metrotik gorako olatuakaz egiten da, eta Hawaii, Mexiko edo Portugalen egiten diren lehiaketen parean dago. Gonzalezen atzetik geratu ziren Xabier Lopez eta Axi Muniain gipuzkoarrak. Gainera, surflari plentziarrak Lanzaroteko El Quemao Class lehiaketa ere irabazi zuen 2021eko amaieran.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!