Gorlizko Udalak azaldu duenez, Talaia Bidea kaleko zirkulazioa noranzko bakarrekoa izango da eta Itsasbide kaletik sartuko da beratara. Era berean, Larraganena estratako zirkulazioa norabide bakarrekoa ere izango da Urezarantza Bidea kalerantz. Azkenik, Talaia Bidea eta Basotxu Bidea kaleetako zirkulazioaren noranzkoa ere aldatuko dute.
Udalak 2020 urtean eskatutako Trafiko eta Aparkaleku Azterlanean adierazitako proposamenean oinarritzen dira aipatutako jarduketak, eta udalerriko segurtasuna hobetzeko helburuagaz gauzatuko ditu aipatutako aldaketak.