Gorlizko Udalak kale batzuetako trafikoaren zirkulazioa aldatuko du

Erredakzioa 2022ko urt. 24a, 11:16
Aurreikusitako aldaketen plania. © GORLIZKO UDALA

Larraganena estrata, Talaia Bidea eta Basotxu Bidea kaleetako trafikoaren segurtasuna hobetzeko asmoagaz, Gorlizko Udalak errepide horietako zirkulazio-antolamendua aldatuko du laster.

Gorlizko Udalak azaldu duenez, Talaia Bidea kaleko zirkulazioa noranzko bakarrekoa izango da eta Itsasbide kaletik sartuko da beratara. Era berean, Larraganena estratako zirkulazioa norabide bakarrekoa ere izango da Urezarantza Bidea kalerantz. Azkenik, Talaia Bidea eta Basotxu Bidea kaleetako zirkulazioaren noranzkoa ere aldatuko dute.

Udalak 2020 urtean eskatutako Trafiko eta Aparkaleku Azterlanean adierazitako proposamenean oinarritzen dira aipatutako jarduketak, eta udalerriko segurtasuna hobetzeko helburuagaz gauzatuko ditu aipatutako aldaketak.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun