2022/03/05 13:00etan

Jaiak

Plentziako XIII. Inauteri Tematikoak

Plentziako XIII. Inauteri Tematikoak
Plentzian, Plentzia

Plentziako Udalak eta Plentziako Jai Batzordeak inauteriak ospatzeko jardunaldi betea antolatu dute, martxoaren 5ean. Aurtengo tematika "Celebrity" izango da eta poteoagaz hasiko da eguerdiko 13:00etan. Arratsaldez garatuko dira ekitaldi gehienak. Eliz Enparantzan kontzentrazioa, Gorringoren etorrera eta inauterietako pregoiaren irakurketaren ondoren frontoiraino kalejira hasiko da, disko-festari hasiera emateko. Zezensuzkoak eta Ontziolan erromeriak ipiniko diote amaiera inauteri festari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun