Zaintzeko borrokatu

Sorginen Alabak talde feminista 2022ko mar. 8a, 09:00

Urte luzez, gure etxeko emakumeak zaintza lanetan aritu izan dira. Gertutik prekarietatea bizi izan dugu; haien nekea, lan baldintzen urraketa, aldi baterakotasunak eragindako ezinegona eta ezegonkortasuna.

Honek guztiak ondorio fisiko eta psikologikoak eragin ditu haiengan. Garbitzaileak, nagusien egoitzetan jarduten dutenak, etxez etxeko laguntzan lan egiten dutenak… Eta ezin ahaztu egunero gure portaletan sartzen diren emakume migratuak. Honen errudun eta erantzule den sistema kapitalista patriarkal arrazistak emakumeak lan eta bizi baldintza prekarioetara kondenatu ditu.

Zaintza sektorea pribatizaziora bultzatzen dutenak gizon trajedunak dira; patronala eta gobernuak. Egunero jateko dugun platera haien eskuetan dago. Ez dugu onartuko gure bizi baldintzak haien menpe egotea. Premiazkoa da euskal zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatu eta defendatzea, zaintza langileen lan- eta bizi-baldintzen duintzea beharrezkoa baita. Eta guk, hurrengo belaunaldia garelako, argi daukagu: pribatizazioaren aurrean publifikazioa, lan baldintzen duintzea eta bizitzak erdigunera eramango dituen sistema bat aldarrikatu behar da. Emakume guztiek egindako lanen aitortzaren alde neska gazteok ere borrokatuko dugu!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun