Apirilaren 11tik 22ra bitartean egingo den Aste Santuko Ludotekan izena emateko epea ireki dute Plentzian. Zerbitzua astelehenetik barikura eskainiko dute, 10:00etatik 14:00etara, jaiegunak diren eguen, bariku eta astelehen santuak izan ezik. Gainera, Udalak familia eta lana uztartzeko asmoagaz, goiztiarren aukerarako zerbitzu osagarri bat jarriko du martxan 08:30etik 10:00etara edo 09:00etatik 10:00etara.
Programan parte hartu gura dutenek aurrez aurre eman dezakete izena Goñi Portalen, 946 775 541 telefonora deituta edo kultura@plentzia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Izena emateko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik, Plentzian erroldatutako erabiltzailek lehentasuna izango dutelarik.
Beharrezkoa izanez gero, zozketa hilaren 21an egingo dute, 17:30ean, Goñi Portalen. Behin behineko zerrenda aterako dute eta 23ra arte erreklamazioak aurkezteko aukeragaz. Azkenik, 25ean behin betiko zerrenda argitaratuko dute Udaleko web-orrialdean eta inprimatuta Goñi Portalen. Itxaron-zerrenda bat ere osatuko da, izen emandako baten batek huts egiten baldin badu.
Getxoko Aste Santuko Ludoteka
Datorren martxoaren 11tik 20ra bitartean zabalik egongo da Kukupraka Ludotekak Aste Santuan Romo herri ikastetxean eskainiko duen zerbitzurako izen-emate epea. Hori 2011 eta 2016 urteen artean jaiotako umeentzat izango da. Bi txanda izango dira: lehena, apirilaren 11tik 13ra eta bigarrena, 19tik 22ra, 10:30etik 13:30era.
Ohi bezala, familia interesatuek online bidezko formularioa bete beharko dute, eskatutako datuekin eta aukeratutako txanda zehaztuz. Dauden plazak baino izenemate gehiago jasotzekotan, zozketa bat egingo dute plazak emateko.