Plentziak udal-merkatua berreskuratuko du zapatu honetatik aurrera. Herritarrei eta bisitariei kalitatezko, hurbileko eta sasoiko zein iraunkorrak diren elikagai eta produktuak eskaintzeko funtsezko gunea izango da hemendik aurrera; gainera, zerbitzu horri esker eskualdeko lehen sektoreko jarduerak eta ekoizpena bultzatzeko gune bizia egongo da hiribilduko Alde Zaharrean.
Birmoldaketa amaitu eta datozen bost urteetarako sei postuen esleipena ebatzi ondoren, gune berria tokiko ekonomiaren elementu erakargarri eta dinamizatzaile gisa finkatu gura dute. Berritze-lanak segurtasunerako eta higienerako beharrezkoak diren alderdiak hobetzeko ere baliatu dituzte, horrelako jardueretarako araudiak eskatzen duenaren arabera, hain zuzen.
Hala, Plentziako udal-merkatuak zapatu honetan, martxoak 19, zabalduko ditu berriro ateak eta
salmenta ordutegia 09:30etik 14:00etara izango da.