Plentziako Udalak nabarmendu duenez, artisauak sustatzeko eta ikusarazteko apustu sendoa egin du. Horretarako, azokan parte hartu ohi duten artisauen egoeraren erregularizazioa optimizatzeko erabakia hartu zuen eta, horretarako, azoka berrian lizentziak emateko deialdi publikoa ireki zuen. Horiek banatuta, domekan, hilaren 20an, egingo du lehenengo deialdia, 10:30etik aurrera, 12 salmenta postugaz. Halere, udal-iturriek jakinarazi dute hiru postu libre gelditu direla, eta horiek betetzeko lizitazio-epea zabalduko duela laster.
Azoka udaletxearen atzealdeko futbol-zelaian egingo da. Horri esker, iturriek zehaztu dute postu gehiago egotea ahalbidetuko dutela eta kokalekuak irisgarritasun-baldintza hobeak dituela.