Daborduko, Plentziako kultur elkarteek, gobernuz kanpoko erakundeek eta kirol-elkarteek 2022ko jarduerak egiteko diru-laguntzak eska ditzakete. Horien helburua da herriko ekintzen eta ekitaldien agenda aberasten duten onura publikoko edo interes sozialeko kultur, kirol eta gizarte-ekimenak sustatzen laguntzea.
Diru-laguntzen eskaera aurkezteko epea 2022ko ekainaren 30era arte egongo da zabalik, eta erakunde onuradunek 2023ko martxoaren 31ra arteko epea izango dute jasotako funtsen erabilera justifikatzeko. Laguntzok emateko, Plentziako Udalak 193.500 euroko partida gorde du: 83.500 euro herriko kirol taldeentzat, 56.300 euro kultur elkarteentzat, 29.100 euro kirol-jardueretarako eta 24.600 euro GKE, familia eta bestelako erakundeentzat.
Udal-iturriek azaldu dutenez, kirol taldeek beren jarduera garatzeko, herri kirol ekitaldiak antolatzeko, tokiko kulturaren sustapen eta zabalkunderako, kultura eta gizarte-gaien inguruko hitzaldi, antzerki, literatura, plastika- edota musika-jarduerak, eta gizarte-garapenean laguntzen duten ekintzak bultzatzera bideratuak dauden laguntzak dira, besteak beste.
Diru-laguntzen ematea arautzen duen Udal Ordenantza Orokorra honako estekan kontsulta
daiteke.