Plentziako Arkote arraun taldeko harrobiak erakustaldi ederra egin du aste-akabu honetan Sestaon egin den Bizkaiko Batel Txapelketan. Haurren kategorian garaikurra etxera ekarri dute, eta horretaz gain, kimuek ligako garaipena eta txapelketako hirugarren postua eskuratu dute. Emakumezkoen talde gazteek eta senior mutilek ere emaitza onak lortu dituzte, laugarrenak sailkatu baitira beraien kategorietan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!