Plentziako artisauen azokak bere eskaintza hedatuko du

Erredakzioa 2022ko api. 6a, 11:19

Plentziako artisautza azokaren aurreko aldietako irudia. © PLENTZIAKO UDALA

Aste-akabu honetan artisautza azokaren edizio berri bat egingo dute Plentzian. Urteko bigarren azoka izango da eta, berritasun gisa, domekan postu bi gehiago eta Carranza Duo musika taldearen zuzeneko emanaldia egongo dira. Azokaren ordutegia ohikoa izango da: 10:30etik 14:00etara.

Domekan, apirilaren 10ean Plentziako artisau azoka egingo dute, eskuz egindako hainbat produkturen eskaintza zabala eta anitzagaz. Azoka 10:30etik 14:00etara egingo dute udaletxe atzeko futbol-zelaian. Urteko bigarren azoka honek berritasunak dakartza, izan ere, esleitutako 12 postuei beste bi gehitu dizkiete eta Carranza Duo taldearen zuzeneko musikak giroa alaituko du goiza, 12:00etatk aurrera.

Era berean, Udalak jakinarazi du bigarren deialdi bat ireki dela azokako postuak esleitzeko, lehen hitzorduotan libre geratu diren postuak betetzeko, hain zuzen. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 29ra arte egongo da zabalik Udalaren webgunean: www.plentzia.eus.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun