Historialariek diote XV. mendean Afrikatik esklaboz beteta zetorren itsasontzi bat Esmeraldaseko kostaldean naufragatu zuela, eta tripulazioaren parte handi bat ontzitik igerian lurra eta askatasuna irabazi zuela. Alonso Illescas ilustratua, Espainian esklabo izandakoa, bilakatu zen haien buru. Ondoren, herrialdean barneratzean, bertako tribu indigenak menderatu zituzten; horiek malaba, malo, diablo edo juyungo deitzen zieten beltzei. Basakeria.
Ekuadorko hiriburuan kale bat dago, Ingalaterra kalea, eta bertan Plentzia (EH), Espainia eta herrialde horren historiak bat egiten dute, liburu handietan agertuko ez dena. Alfonso Etxegaria, plentziarra, Ipar Euskal Herritik deportatu ostean, Ekuadorrera bidali zuten. Ingalaterra kaleko etxe batean bahitua zegoela Miguel Angel Aldanarekin batera, 1985ean, Polizia Espainolek torturatu zituzten. Basakeria.
Basakeriara kondenatuak gaude? Basakeriatik aldentzen gaituzten zirrikituak ireki ditzagun. Euskal Errepublika da bide sinesgarri bakarra, maiatzaren 14rako prest.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.