Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoa 2021eko maiatzeko Udalaren osoko bilkuran onartu zuten gobernu-taldearen aldeko botoakaz eta EH Bilduren abstentzioari esker. "Dokumentua aztertu ondoren, Sopelako planetik kopiatu izanaren susmagarria zela ikusi genuen, eta turismo zinegotziari puntu hori argitzeko eskatu genion", adierazi dute koalizio abertzaleko kideek gertatutakoa azaltzeko argitaratu duten bideo batean. Era berean, gogoratu dute Sopelak 2019an argitaratu zuela bere Turismorako Plan Estrategikoa.
Azalpen-eskaerari erantzunez, aipatutako bideoan Iñaki Saez de la Fuente turismo zinegotziak adierazitako erantzuna azaltzen da, eta horrek azaltzen duenez, ohikoa da dokumentu eta estrategia ezberdinen konparaketak egitea horrelako txostenetan. Hala ere, zinegotziak adierazten du talde teknikoagaz balioetsiko dutela dokumentua errebisatu behar ote duten. Horretaz gain, turismo zinegotziak EH Bilduren jarrerak harritzen duela ere nabarmentzen du: "Gustatuko litzaidake zuen alderdiak (EH Bilduk) udalerri honetako lehen turismo plan iraunkorra babestea".
Koalizio abertzaleko kideek jakinarazi dutenez, gerora, eskari ofiziala ere egin zuten plan biak alderatzeko, baina zinegotziak erantzuna aipatutako 2021ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran adierazi zuela ihardetsi zien.
Adierazitakoa frogatzeko, Plentziako EH Bilduko kideek programa informatiko batera jo dute, Sopela eta Plentziako dokumentu biak alderatzeko: "Programa informatiko horri esker, frogatu dezakegu Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoa Sopelako Turismorako Plan Estrategikoa dokumentuaren plagioa dela % 82,9an". Horrenbestez, eskatu dute Itxaslehor enpresa erredaktorea eta turismo zinegotziak erantzukizuna bere gain hartzea.
Itxaslehor enpresak idatzitako #Plentzia|ko turismo plana #Sopela|ko turismo planarekin aldaratuta, % 82,9an plagiatua dago.
— EH Bildu Plentzia (@EHBilduPlentzia) May 26, 2022
Azalpen bideoa: https://t.co/rdet7EIfLu
Informazio gehiago: https://t.co/Cm5RdhKUPl pic.twitter.com/69f6wQEFvn
“El posicionamiento de Plentzia como destino de litoral, con playa de calidad acreditada, con un entorno natural único, una ría y unas marismas de gran singularidad (acantilados y formaciones geológicas)” ACANTILADOS Y FORMACIONES GEOLÓGICAS Plentzian? Kopiatzeak daukan arriskua https://t.co/GSsRQYcWRI
— David Crestelo (@krextelius) May 26, 2022