Zerbitzua 10:00etatik 14:00etara eskainiko dute Plentziako Eskolan. Familia eta lana uztartzeko asmoagaz egindako egitasmoa denez, goiztiarren aukerako zerbitzu osagarri bat ere jarriko dute martxan 08:00etik 10:00etara edo 09:00etatik 10:00etara.
Programan parte hartu gura dutenek aurrez aurre eman dezakete izena Goñi Portalen (Kale Barria 2), 946 775 541 telefonora deituta edo kultura@plentzia.eus helbidean izen-emate orria eskatuta. Plazak mugatuak direnez, Plentzian erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Bestalde, parte hartzailearen segurantza sozialeko txartelaren fotokopia entregatu behar da izen-ematea egiterako orduan.
Beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo dute ekainaren 17an, 17:30ean, Goñi Portalen. Ondoren, behin behineko zerrenda argitaratuko dute, eta hilaren 20ra arte erreklamazioak aurkezteko aukera egongo da. Azkenik, 21ean behin betiko zerrenda argitaratuko dute Udaleko web orrian eta inprimatuta Goñi Portalen.
Hauek dira txanden datak:
- Txanda: uztailak 5 - 8
- Txanda: uztailak 11 - 15
- Txanda: uztailak 18 - 21
- Txanda: uztailak 26 - 29