Lanbro Beltza topaketaren X. edizioa egingo dute ekainaren 23tik 25era

Ander Zarraga 2022ko eka. 15a, 13:09

Eleberri eta genero beltza protagonista dituen ekitaldia ohiko aurrez aurreko formatura itzuliko da mahai-inguru eta solasaldi interesgarriakaz. Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak antolatuko hamargarren topaketa Goñi Portalera itzuliko da aurten, eta izen bereko nobela beltzaren lehiaketaren 30. urteurrena ere ospatzeko baliatuko dute ekitaldia; beti bezala, sarien banatzeagaz itxiko dute aurtengo programa.

Novela grafikoa “Clave Noir”-en, Vuelve Txapel Noir, Thriller-etik beltz berriara edo Krimen Auzoan dira, besteak beste, generoko idazleek osatutako mahai-inguruetan jorratuko dituzten gaiak. Horiez gain, Polizia judizialak ikerketa kriminalean egindako lanaren mitoak eta errealitateak edota Kriminalaren buruan gaiei buruzko berbaldiak ere egingo dituzte adituak diren gonbidatuakaz. Horretaz gain, ekainaren 25ean, zapatuan, 13:00etan, Maisuaren begitartea ekitaldiaren barruan José Javier Abásolo idazlea gogoratuko dute.
 

Egitaraua

Ekainak 23, eguena
  • 19:00-20:00, 1. mahaia: Oscar Beltran de Otalora, Jose Carlos Berrio, Javier maura, Alberto Figueroa eta Taicha Peñin.
    Moderatzailea, Juan Infante.

Ekainak 24, barikua

  • 18:00-19:00, 2. mahaia: Natalia Gomez Navajas, Peru Camara, Francisco Javier Alonso eta Jokin Azketa.
    Moderatzailea: Laura Balague.
  • 19:00-20:00, 3. mahaia: Polizia judizialak ikerketa kriminalean egindako lanaren mitoak eta errealitateak.
    Alberto Gredilla, Arabako Polizia Judizialeko burua.

Ekainak 25, zapatua

  • 11:00-11:50 Novela grafikoa “Clave Noir”-en: La Triologia Egoista.
    Moderatzailea: Kike Infame eta Antonio Atarrabia.
  • 12:00-12:50, 4. mahaia: Vuelve Txapel Noir. Javier Sagastiberri, Jon Arretxe eta Noelia Lorenzo Pino .
    Moderatzailea: Noemi Pastor
  • 13:00-13:30 Maisuaren begitartea: Jose Javier Abasolo (In memoriam)
  • 13.30 Agur Jauna Javi, Eleiz enparantzan.
  • 16:30-17:20, 5. mahaia: Thriller-etik beltz berriara. Mikel Santiago, Miguel Izu eta Alvaro Arbina.
    Moderatzailea: Juan Mari Barasorda.
  • 17:30-18:20: Kriminalaren buruan. Paz Velasco de la Fuente kriminologia eta legelaria, nortasun psikopatikoan eta indarkeriazko delituetan espezializatuta. Kriminologia eta Segurtasun Zientzietako (UIV) graduko irakaslea.
  • 18.30-19.20, 6. mahaia: Krimen Auzoan. Rosa Ribas, Toni Hill eta Teresa Cardona.
    Moderatzailea: Ricardo Bosque.
  • 19.30-20.20: Lanbro Beltza 2022 Ibilbidea. Alexis Ravelo.
    Galdekatzailea: Jokin Ibañez
  • 20.30: sari-banaketa eta telona.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun