Osasun-araudiak 185 ufc/100 mililitrotik gorako Streptococcus eta 500 ufc/100 mililitrotik gorako Escherichia Coli-ren balioetan bainua debekatzea ezartzen du. URAk egindako ikerketan balio horietatik hurbil, edo, kasu batzuetan gainetik azaldu diren neurketak antzeman dituzte, batez ere, prezipitazioak egon diren uneetan. Euriagaz hartu diren neurketen kasuetan, Streptococcus balio altuenak 14.000 eta 16.000 ufc/100 mililitroren inguruan egon dira, eta Escherichia Coli-ren balioen kasuan, altuenak 13.000 eta 16.000 ufc/100 mililitroren inguruan egon dira. Aldiz, euri barik egin dituzten neurketetan balioak mugaren barruan edo mugatik hurbil mantendu dira kasurik gehienetan.
Hori kontutan hartuta, URAren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoko Isurketen Eremuak eskatu du ea legez kanpoko isurketarik egon den azter dadila. Bestalde, Udalari neurriak hartzeko adierazi dio agentziak, euri-urak egungo saneamendu-sistemetan sartzeak gainezkabideak sortzen baititu Txatxarro errekaren arroko eremuetan. Horrek bainatzeko uren kalitatean sor dezaketen inpaktua minimizatu dezakeela adierazi du.