Karmen, Madalena eta Saratxagako jaiak, eta San Inazio Eguna

Auzoz auzo, festak nagusi Plentzian datozen egunetan

Iker Rincon Moreno 2022ko uzt. 13a, 08:56

Asteburuz asteburu, jaien lekukoa dantzan ibiliko da Plentzian. Hala, uztailaren 15etik aurrera, Ontziolak, Saratxagak eta Eleiz plazek hartuko dituzte ospakizunak.

Uztailaren 15etik aurrera, askotariko ospakizunak izango dira protagonista Plentzian. Izan ere, Karmengo itsas prozesioen eta marmitakoen ondoren, Madalenak nagusi izango dira hiribilduan; horietan, uztailaren 21ean eta 22an, Madalentxuak izango dira protagonista, baita inguruotan famatu bilakatu diren koktelak ere. Nork egingo ote du konbinaturik onena? Bada, jakiteko itxaron beharko dugu.

Festa horien ondotik, Saratxagak hartuko du lekukoa, eta, egun bi beranduago, San Inazio Eguna ospatuko dute, alde zahar erdi-erdian dagoen Eleiz enparantzan. 

Karmen jaiak

Uztailak 15, barikua

  • 17:00 Ur parkea itsasadarrean.
  • 18:00 Txupinaren jaurtiketa. 
  • 19:00 Sardina-jana.
  • 20:00 Kantujira portuko plazatik hasita, Plentzia Kantagunegaz.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Berbena.

Uztailak 16, zapatua 

  • 11:00 Diana eta kalejira.
  • 12:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza.
  • 13:00 Txaranga portuan zehar.
  • 18:00 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera elizatik itsasontzira.
  • 18:30 Karmengo Ama Birjinaren itsas prozesioa. Eraman ezazu zapi zuria Gorlizko ospitaleko jendea agurtzeko.
  • 20:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko aurreskua eta Salbea. Dantza ekitaldia Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 21:00 Kantujira portuko tabernetatik.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 17, domeka 

  • 10:00 Diana eta kalejira.
  • 10:00-10:30  Marmitako lehiaketaren izen-ematea.
  • 12:30 Bertso-triki poteoa tabernetatik.
  • 13:00 Marmitakoen aurkezpenaren hasiera.
  • 14:30 Sari banaketa.
  • 17:00 La Salve Traineruen Liga 2022.

Madalena jaiak

Uztailak 21, eguena

  • 18:00 Txupinaren jaurtiketa Madalentxuen eskutik.
  • 18:30 Tailerrak eta haurrentzako parkea futbito zelaian. 
  • 18:30 Kantujira Madalentxuakaz herritik.
  • 22:00 Zezensuzkoa Ontziola plazan.
  • 22:30 Berbena.

Uztailak 22, barikua 

  • 11:00 Txupinaren jaurtiketa txistulariakaz.
  • 11:30 Madalentxu eta Udalbatzaren elkarretaratzea Ontziola plazan, ondoren Eleiz enparantzara igotzeko.
  • 12:00 Madalen Andra Mariaren ohorezko meza patroiaren omenez, eta aurreskua.
  • 13:30 Musika bandaren kontzertua Ontziola plazan.
  • 14:30 Madalen koktela fanfarriagaz.
  • 17:00 Elektrotxaranga alde zaharretik.
  • 19:00 Disko-festa Ontziola plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa Ontziola plazan.
  • 22:30 Gau musikala.

Saratxagako jaiak

Uztailak 29 barikua

  • 12:30 Aire libreko meza.
  • 13:00 Aurreskua eta luntxa. 
  • 16:00 Bingo musikatua.

San Inazio Eguna

Uztailak 31, domeka

  • 12:00 Haurrentzako tailerrak.
  • 13:00 San Inazioren ohorezko meza. 
  • 18:00 Dantza-saioa Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 20:30 Disko-festa. 
  • 22:00 Zezensuzkoa Azurtegiondo plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun