Arkote nagusitu da Pasaian, eta Zarautz berdindu du bigarren postuan

Erredakzioa 2022ko uzt. 9a, 19:26
Arkote, artxiboko irudian.

Arkoteko tripulazioak irabazi du CMO Valves Bandera, Pasaian jokatu den KAE 1 Ligarako bosgarren estropada puntuagarria, eta bigarren postuan jarri da Zarautzegaz berdinduta, biak Sanpedrotarra liderraren atzetik.

Plentzitarrak segundo bat pasatxoko aldea atera die San Juangoei, eta lau segundokoa Sanpedrotarrari. Ondoren, Zarautz, Pedreña, Zumaia, Hondarribia B, Deustu, Castro, Camargo, Orio B eta Busturialdea sailkatu dira.

Bost estropadaren ondoren, honakoa da KAE 1eko sailkapena: Sanpedrotarra (55 puntu), Arkote eta Zarautz (49), San Juan (43), Pedreña (42), Hondarribia B (31), Castro eta Zumaia (28), Camargo (27), Deustu (20), Orio B (10) eta Busturialdea (8).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun